0
Poésie
Concours "Xilaba" des jeunes bertsularis : 4ème série d'Hasparren et Bayonne aux Aldudes
Concours "Xilaba" des jeunes bertsularis : 4ème série d'Hasparren et Bayonne aux Aldudes

| Baskulture / ALC 260 mots

Concours "Xilaba" des jeunes bertsularis : 4ème série d'Hasparren et Bayonne aux Aldudes

Le 4ème week-end de Xilaba a vu la concurrence "se resserrer".
La séance de vendredi s'est déroulée au Xuriat d'Hasparren devant plus d'une centaine d'auditeurs où l'humour le disputait à la belle versification. Les jeunes poètes en herbe Hazpandar ont également participé à la session en offrant leurs vers.
La compétition "Xilaba" s'est poursuivie à Bayonne le dimanche matin suivant où elle s'est jouée "à guichets fermés" ; prochaine étape ce vendredi aux Aldudes !

Taldekako XILABA: Hazparne eta Baiona
Bururatu da Xilabaren 4. asteburua eta lehia estutzen ari da.

zHasparren Hazparne.jpg
Hasparren / Hazparne ©
zHasparren Hazparne.jpg

Hazparneko Xuriatean ospatu zen ostiraleko saioa, bertan Hazparke taldea eta Lizaieta lehiatu ziren. Irantzu Idoate, Ortzi Idoate eta Nahia Sascok ordezkatzen duten etxeko taldea gailendu zitzaien Lizaieta osatzen duten Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira Aizpurua eta Karlos Aizpuruari. 

100 entzule baino gehiagoren aitzinean giro umoretsua nagusitu zen, bertso ederren artean. Hazparneko bertso eskolako haurrek ere parte hartu zuten beraien bertsoak eskainiz. Gai emailea Miren Artetxe izan zen.

Baionara joan zen Xilaba igande goizean. 
Biltxoko elkartean Bruntx´aioa prestatua zen, leku guziak beteak ziren bi egun lehenago. 3 Kasko taldeak (Maialen Berra, Lur Renteria eta Marga Berra) Ipiñitzeko bertsuak taldea errezibitu zuen (Oihan Diaz, Josu Txoperena, June Diaz, Maddi Ane Txoperena, Aimar Karrika eta Kerman Diaz) eta Paul Moal izan zuten gai emaile. 
Baionako bertso eskolako haurren ondotik, agur umoretsu zein hunkigarriak entzun ahal izan genituen. Epaileek hala ebatzita, Ipiñitzeko bertsuak taldea gailendu zen.

Hurrengo geltokia Aldudeko Alfaro ostatuan izango dugu urriaren 20ean 19:30etan. 
Bertan ligaxken azken saioa izango dugu eta bi talde hauek lehiatuko dira: Ez dok 5 eta Zizpa Txispa.

Répondre à () :

| | Connexion | Inscription