Logo BasKulture

la lettre du Pays-Basque

Tradition

Message pascal de Mgr Marc Aillet : le Christ est vivant !

Marc Aillet avec le pape François © Louis-Léopold Frécon

« Christus vivit – Le Christ est vivant ! » C’est par ces mots que commence la lettre du Pape François qu’il vient d’adresser aux jeunes du monde entier et au Peuple de Dieu. C’est le cri de la foi en Jésus mort et ressuscité que les chrétiens célèbrent à Pâques avec tant de ferveur et d’espérance.

Le monde d’aujourd’hui a besoin de cette grande annonce qui a traversé les siècles depuis le matin de Pâques, où Jésus est sorti vainqueur du tombeau. Nous avons tant de raisons en effet de nous lamenter, aux prises avec les forces de mort qui font leur œuvre dans le monde et à l’intérieur de l’Eglise. Mais depuis que Jésus est mort et ressuscité pour nous, ce n’est plus ni la mort ni la condamnation qui ont le dernier mot, car "la mort a été engloutie dans la Victoire" (1 Co 15, 54) !

La grande annonce que l’Eglise, malgré les défaillances et les scandales de ses membres, a pour mission de porter au monde, avec la force de persuasion du témoignage des saints d’hier et d’aujourd’hui, tient en ces trois convictions : Dieu t’aime comme un Père, le Christ te sauve de l’esclavage du péché et Il vit (Pape François).

Dans l’Eglise, malgré les turbulences qui la déstabilisent, le Christ est vivant, qui continue de te rejoindre dans les impasses de ton existence, les découragements et les non-sens : il t’offre, dans sa Parole de vie et dans ses sacrements, ce Salut que tu recherches si souvent dans les « paradis » alléchants dont le monde fait la promotion avec tant d’insistance. Jésus seul est le Sauveur, lui qui a précisément vaincu la mort et le péché : qui en a fait l’expérience a trouvé le chemin du Bonheur et ne saurait garder ce trésor pour lui seul !

C'est que le christianisme n’est pas d’abord une leçon de morale qui mettrait en avant une Loi ou bien des valeurs, car ce n’est ni la Loi ni les valeurs, aussi consensuelles soient-elles, qui sauvent les hommes ! Le christianisme n’est pas d’abord une doctrine sûre, car ce n’est pas un catalogue de vérités qui sauve ! Mais si tu accomplis la Loi et si tu connais la Vérité, c'est parce que tu as rencontré le Christ. En effet, « à l'origine du fait d'être chrétien, il n'y a pas une décision éthique ou une grande idée, il y a une rencontre avec un évènement, une Personne qui donne à la vie un nouvel horizon et par là son orientation décisive » (Benoît XVI).

C’est la rencontre avec Jésus qui nous conduit à la Vérité tout entière et qui nous enseigne cette grammaire de la vie, sans laquelle on ne peut avoir la Vie en abondance. Seul Jésus peut dire : "Je suis le Chemin, la Vérité et la Vie" (Jn 14, 6).

Que cette fête de Pâques 2019 nous plonge dans l’Espérance ! Sans nous cacher les blessures qui défigurent le visage de l’Eglise, prenons de la hauteur et suivons les recommandations de l’apôtre Paul : « Si vous êtes ressuscités avec le Christ, recherchez les choses d’en haut : c’est là qu’est le Christ, assis à la droite de Dieu. Pensez aux réalités d’en haut, non à celles de la terre. En effet, vous êtes passés par la mort et votre vie reste cachée avec le Christ en Dieu » (Col 3, 1-3).

Saintes et joyeuses fêtes de Pâques !

+ Marc Aillet, évêque de Bayonne, Lescar et Oloron.

Baionako apezpikuaren Bazko mezua : Kristo bizi da !

“Christus vivit – Kristo bizi da ! Hitz horiekin hasten du Frantses Aita Sainduak Jainkoaren herriari eta munduko gazte guzier igorri duen gutuna. Hori da hil eta piztua den Jesusen baitan sinesten duten giristinoek goraipatzen duten fedezko oihua, Bazkoz hain kartsuki eta esperantzaz beterik.

Jesus hilobitik garaile atera den Bazko goizaz geroztik, mendeak trebesatu dituen mezu nagusi horren beharra ba du gaurko munduak. Ba dugu alabainan hainbat arrazoin burua apal eta begiak bustirik ibiltzeko, parean ukanez heriotz indarrek egiten duten lana mundu zabalean bai eta ere Elizaren barnean. Bainan Jesus guretzat hil eta piztuz geroztik, ez dute ez herioak ez eta kondenuek azken hitza ukanen “heriotzea garaitua baita(1 Kol 15, 14).

Bere kideen ahulezia eta eskandalen gatik Elizak, munduari hedatzen segitu behar duen mezu nagusi hori, bermatuz oraiko eta lehenagoko sainduen lekukotasunaren bertutean, hiru sinespen hauetan laburbil daiteke : “Jainkoak Aita batek bezala maite zaitu, Kristok esklabotasunetik eta bekatutik salbatzen zaitu, eta hirugarrenik, Kristo bizi da (Frantses Aita Saindua).

Kristo Elizaren baitan bizi da, nahasmenduek Eliza inarrosirik ere, Kristo beti hurbiltzen zaizu zure biziaren noraezetan, ezin konprenituak zure baitan sortzen dauzkizun kuraia galtzeetan : salbamendu hori Kristok eskaintzen dautzu, biziaren aldeko hitzekin eta sakramenduetan. Munduak tematsuki goraipatzen dituen parabisu tentagarrietan bilatzen duzun salbamendu hori hain zuzen ! Salbatzaile bakarra Jesus da, harek baititu herioa eta bekatua garaitu! Horren esperientzia egina duen orok zorionaren bidea atzeman du, eta ez luke altxor hori beretzat bakarrik atxiki nahi !

Girixtinotasuna ez da lehenik lege bat edo baloreak aitzinean emaiten dituen eginbide ikasgai bat. Gizona ez dute salbatzen, ez legeak ez eta baloreek, nahi bezenbat adostuak izanik ere ! Giristinotasuna ez da  lehenik doktrina bat segurua, ez da salbatzen duten egien katalogo bat. Baina legea betetzen baldin baduzu eta egia ezagutzen, hori da Kristo gurutzatu duzulakoz. Giristino izaitearen sorburua ez da eginbide erabaki bat, edo ideia handi bat, bainan bai norbaitekin buruz buru gertatu garelakoz, norbait hori biziari jomuga berri bat emaiten diona, eta hortik aitzina gu baitan orientapen erabakigarriak pizten dituena (Benedikto hamaseigarrena).

Kristorekin buruz buru egiteak gaitu egia osoaren bidean emaiten, eta biziaren gramatika erakasten, horiek gabe ezin baita Bizia nasaiki izan. Jesusek bakarrik erran dezake : Ni naiz Bidea, Egia eta Bizia (Jn 14, 6).

Aurtengo Bazko besta hunek esperantzan sarraraz gaitzala ! Elizaren begitartea histen duten kolpeak gorde gabe, gauzak goragodanik har ditzagula ; eta Jondoni Pauloren gomendio hau segi dezagula : “Kristorekin piztuak zireztenaz geroz, bila gain hartako gauzak, han baitago Kristo, Jainkoaren eskuin aldean jarria. Itzul zuen gogoa gain hartako gauzetarat, ez lurrekoetarat. Hilak zirezte alabainan, eta zuen bizia Kristorekin dago Jainkoaren baitan gordea (Kol 3, 1-3).

Bazko saindu eta zoriontsu !

+ Marc Aillet, Baiona, Lezkar eta Olorongo apezpikua

Commentaires

Réagir

En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l’utilisation de cookies pour vous proposer des contenus et services adaptés à vos centres d’intérêts.