Logo BasKulture

la lettre du Pays-Basque

Actualité

Message de Noël de Mgr Aillet, évêque de Bayonne, Lescar et Oloron (fr. et eusk.)

Au Vatican, le pape François, Mgr Aillet avec les jeunes séminaristes bayonnais au Vatican © DR

La description que l’évangéliste Luc fait du contexte socio-politique et religieux dans lequel le Christ a été manifesté à Israël est éclairante à bien des égards (cf. Lc 3, 1-2). Il montre comment les chefs politiques et religieux d’Israël sont tellement préoccupés de pactiser avec l’occupant romain, auquel ils ont dû abandonner leur souveraineté et dont ils s’attirent bien des faveurs et des avantages personnels, qu’ils en ont oublié les intérêts du Peuple sur qui pèse lourdement le pouvoir humiliant et cruel de l’Empereur Tibère et de son Procurateur Ponce Pilate. Il y a comme un divorce grandissant entre les chefs du Peuple et les petits qui perdent confiance, d’autant que le Dieu d’Israël, naguère si prolixe à travers la voix des prophètes, semble devenu silencieux, comme sourd à leur plainte. Il y a bien un petit reste de « pauvres de Yahvé » qui demeurent fidèles à scruter les Ecritures et attendent dans l’espérance, contre vents et marées, la réalisation des promesses. Mais la grande majorité subit, parfois avec résignation, quand d’autres veulent en découdre, en rejoignant le parti des zélotes qui a choisi la voie de la révolte armée.

C’est dans ce contexte explosif que la Parole de Dieu est adressée à Jean-Baptiste, non pas dans l’agitation des villes et les prétoires des grands qui prétendent gouverner et changer le monde, mais dans le désert : et les foules ne s’y trompent pas qui se pressent autour de lui pour entendre sa prédication et ses conseils. Elles attendent certes une libération sociale et politique, mais leur quête est aussi religieuse, et loin de les exhorter à la révolte, Jean-Baptiste les invite plutôt à revenir à Dieu et à convertir leur cœur en prenant le chemin de la justice. Il ne s’agit pas pour lui de dresser le peuple contre les collecteurs d’impôts ou les soldats, mais de les appeler tous à la conversion, car le Salut est pour tous (cf. Lc 3, 10-13). Pour ce faire, il est d’abord le témoin de l’irruption de Dieu dans le temps et l’histoire des hommes, de l’avènement du Christ dans la chair, de la proximité d’un Dieu qui entend le cri de ses enfants et peut seul les sauver : « Moi, je vous baptise dans l’eau ; mais il vient celui qui est plus fort que moi […] Lui vous baptisera dans l’Esprit Saint et le feu » (Lc 3, 16).

Aujourd’hui encore, et l’actualité de ces dernières semaines en France en est l’illustration, des hommes et des femmes attendent une libération : sans doute se mobilisent-ils spontanément pour faire entendre leur détresse économique et sociale, face à des gouvernants qui semblent déconnectés du vrai de leur vie quotidienne. Mais il est permis de penser aussi que ces revendications révèlent des angoisses existentielles plus profondes d’hommes et de femmes qui ne trouvent plus dans une société de consommation à deux vitesses, où l’argent est roi, de quoi combler leur vide intérieur et donner un sens plénier à leur vie. D’autant que, dans leur recherche d’un « nouvel ordre mondial », à l’instar de l’Empereur Auguste dont saint Luc nous dit qu’il « ordonna de recenser toute la terre » (Lc 2, 1), les grands de ce monde organisent la libre circulation des biens, des capitaux et des personnes contraintes par la mondialisation et la financiarisation de l’économie à migrer, à la recherche d’un monde meilleur qu’ils ne trouvent pas.

Force est de constater que le monde est en panne, précisément parce que Dieu a disparu de l’horizon des hommes, il en a même été évincé. Les hommes d’aujourd’hui ont plus que jamais besoin de témoins crédibles de la présence de Dieu dans le monde, « pas n’importe quel Dieu, mais le Dieu qui a parlé sur le Mont Sinaï, le Dieu dont on reconnaît le visage dans l’amour poussé jusqu’à l’extrême, en Jésus-Christ crucifié et ressuscité » (Benoît XVI).

C’est cela le message de Noël qui garde toute sa pertinence et son actualité. A l’heure où le monde était épuisé, où le Peuple pouvait se sentir abandonné de Dieu, devenu si lointain et sourd à ses appels, l’Ange annonça aux bergers de Bethléem : « Aujourd’hui … vous est né un Sauveur qui est le Christ, le Seigneur » (Lc 2, 11) ! C’est le message de l’Eglise en ce Noël 2018 et il n’est pas éloigné de la dure réalité vécue par beaucoup : en assumant notre condition humaine en toutes choses, à l’exception du péché, en naissant pauvre parmi les pauvres, en prenant sur lui la souffrance et la mort qui nous affligent, Jésus « nous a donné de pouvoir devenir enfants de Dieu » (Jn 1, 12), il a changé les cœurs afin que nous puissions, avec lui, changer l’histoire et construire, non pas un monde meilleur, mais un monde nouveau. Redonnons à Dieu la première place, ouvrons nos cœurs à sa grâce et agissons pour que règnent autour de nous l’amour, la justice et la paix.

 

Baionako Marc Aillet apezpikuaren Eguberriko mezua

Ainitz gisetarat argibide guretzat, San Luk ebanjelistak kondatzen baitauku nolako  egoera zen ba sozio-politiko mailean, ba erlisione mailean, Kristo Juduen artean agertu delarik (San Luk 3, 1-2). San Lukek erakusten dauku zer heinetaraino politika buruzagiak,  eta berdin Izraelgo erlisione arduradunak erakarriak ziren Erromanoen aintzinean ahuspez emaiterat, heien esku utziz beren gider guziak ; ordainez Erromanoen ganik berentzat fagore eta abantail alxatuz, Judu populuaren ona eta probetxuak ahanzteraino. Tiberio Enperadorea eta Pontzio Pilato Prokuradorea ganik populuak jasan behar duelarik zama ahalgegarri eta bortitza. Iduri du dibortzioa, berextea barnatuz ari dela Populu arduradunen eta jende apalen artean. Jende apalak dabiltza deus argi gabe…. hainbertzetaraino non lehenago profeten bidez hain usu mintzo zen Izraelen Jainkoa orai ixilik baitago, iduri populu horren auhenak eta oihu minak ez dituela entzuten. Ahur bat apal, «Jainkoaren pobreak », Liburu Sainduen ikertzerat bermatzen baitira, gosta dena gosta esperantza atxikitzen dute Jaunak hitzeman duena obratuko dela. Bainan ainitzek, geienek, ixilik jasaiten dute ; bertze batzuk aldiz nahi lukete bihurtu « Zelotes » alderdiarekin emanez. Zelotes horiek bortizkeria armatua baitute xerkatzen.

            Zart egiterako egoera hortan da Jainkoaren Hitza Joanes Batistari mintzatzen, ez hirietako zalaparteen artetik, ez eta munduaren kudeatzea eta aldatzea bilatzen duten auzitegitako jaunen ahotik. Jainkoaren Hitz hori desertuan, basabortuan agertzen. Jendetzeak ez dira enganatzen Hitz horren ingurura biltzen direlarik, horren entzuteko, horren prediku eta erakaspenen entzuteko. Bixtan da ba sozial mailean, ba politika mailean, jendeek librantxa igurikatzen dutela, bainan ere bilatzen argi zerbait erlisione mailean. Bere aldetik Joanes Batistak ez ditu jazartzerat gomitatzen, izaitekotz Jainkoaren ganat itzultzerat eta bihotz berritzerat zuzentasunerako bideari lotuz. Jondoni Joanesen gutizia ez da jendeen altxaraztea zerga biltzalen edo soldadoen kontra; aldiz ba denak konbertitzerat, bihotz berritzerat gomitatzea, zeren eta Salbamendua denentzat baita (ikus San Luc 3, 10-13). Horra zendako den oroz gainetik Jainkoa gizakiaren bizian egun batez barna sartzearen lekuko… Kristo gizaki izaite batean sartzen delako lekuko  bezala, Jainkoa gizaki izaiteari zinez hurbil, bere haurren oihuak entzuten dituela, Harek bakarrik baigaitu salbatzen ahal : « Nik urez bataiatzen zaituztet ; bainan heldu ni baino ahaltsuago dena… Harek Izpiritu Sainduaz eta suz bataiatuko zaituzte » (Luk 3, 16).  

Oraiko egunean oraino, aste hauietan, Frantzian, horra gizon eta emazte batzuk agertzen dutela askatze bat : segurrenik horra zertako diren beren baitarik xutitzen, beren behar orduen entzunarazteko ekonomiko eta sozial mailean, iduriz gobernatzaileak ez dutela gizon eta emazte horien egun guzietako biziarekin loturarik. Asmatzeko da ere haatik  eskatze horiek agertzen dutela egun guzietako biziari buruz dituzten herstura larriak, barnago danik heldu zaizkotela, diruak ase ez dezaken barneko galde edo gose bat, biziko galdeari osoki ihardets ahal dezakena. « Mundu antolatze » berri bat xerkatzen dute. San Lukek dio Auguztok Enperadoreak manatu zuela « mundu guziko jendeen kondaketa egitea » (Lk 2, 1). Munduko handikiek gutizitzen dute ontasunak eta dirua metaka harat hunat libroki ibiltzea ; denbora berean «mondialisation » deituak eta ekonomia diruaren menpeko dagola, zonbat jende beren herritik kanpo eta urrun joaiterat borxatuak, aurkitzen ez duten mundu hobe baten menturan.

Aitortu behar da mundu hunek iduri duela ukatua, panan dela, Jainkoa  iduri gordea dela gizakiaren bixtatik, behar bada baztertua. Oraiko jendaiek, sekulan baino geiago, badute sinets ditazken Jainkoaren lekuko beharra, erakusteko Jainkoa beti mundu huntan ere barne dagola, « ez edozoin Jainko : bakarrik Zinai Kaskoan mintzatu den Jainkoa, Hunen begitartea ezagut baititake bururaino emaiten den amodioa baitan, Jesu Kristo kurutzean itzatua eta hiletarik piztua » (Benedikto XVI).

Horra zer den Eguberriko mezua : beti berdin egokia eta oraiko. Mundu ezindua eta akitua den oren hartan, Populuak uste ukan zezakelarik osoki bere gain zagola, Jainkoak ere bazterrerat uzten , huna non Aingeruak artzaineri iragartzen dioten : « Egun, sortu zaitzue Salbatzaile bat, Hura da Kristo Jauna » (Lk 2, 11). 2018ko Eguberrikari,  hori da Elizaren  mezua ; mezu hori ez da ainitzek deramaten bizitzetik urrun. Gure gizaki baldintza edo kondizione bera hartuz gauza guzietan, bekatuaz kanpo ; pobre sortuz behartsuen, pobreen artean, guhaur jotzen gaituzten pairamen eta hiltzea bere gain hartuz, Jesusek ardietsi dauku Jainkoaren haur bilakatzea » (Jondoni Joani 1, 12). Bihotzak aldatu eta berritu ditu guk ere, Harekin batean, parte har ahal dezagun munduaren eraikitzean, ez mundu hobe bat, bakarrik mundu berri bat.  Jainkoari eman diezogun leku lehena. Haren graziari zabal diezogun gure bihotza, eta arizan gaiten, berma gaiten, gutartean nagusi ditezen amodioa, zuzentasuna eta bakea.
Deneri, Eguberri saindu eta alegera bat !

+ Marc Aillet, Baiona, Lezkar eta Oloroneko apezpikua.

 

 

Mgr Aillet avec les jeunes séminaristes bayonnais au Vatican

 

Commentaires

Réagir

En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l’utilisation de cookies pour vous proposer des contenus et services adaptés à vos centres d’intérêts.