Logo BasKulture

la lettre du Pays-Basque

Tradition

Le pèlerinage de saint Michel Garicoitz

Devant la maison de saint Michel Garicoitz à Ibarre © DR

Le rendez-vous d’Ibarre préparé par les prêtres de la société de Bétharram a réuni mercredi dernier (voyez notre « Lettre » du 24 août) les familles du pays d’Amikuze et alentour, et tous les fidèles attachés à la figure de Michel Garicoitz dans son village natal de Saint-Just Ibarre. Le sermon prononcé à cette occasion par Mgr Cartatéguy développe le temps de la durée, celui de la patience et de la douceur évangéliques qui ont inspiré la vie de Michel Garicoitz.

Homme de son temps, exposé aux vicissitudes de l’église de son époque, il aura gardé la Foi au milieu de tant de découragements et d’abandons dans l’église. Il fut un homme de paix et de douceur menant avec patience son travail et sa mission au service du bien commun et de l’Eglise. Il sera reconnu comme saint et fondateur de l’Ordre des Pères de Bétharram  au terme d’une vie mise à l’épreuve par les circonstances de la Révolution Française. En écoutant ces propos de Mgr Cartatéguy, chacun aura compris que les circonstances traversées par l’évêque émérite de Niamey peuvent rappeler des situations similaires à quelques siècles d’histoire de l’église, auxquelles les témoins missionnaires du présent sont confrontés dans leur service de l’Evangile...

François-Xavier Esponde

Sermon en basque du pèlerinage de Garacoitzea au village natal de saint Michel Garicoits

Duela zenbait urte, Mixel Garikoitzen urtearen karietarat, otoitz bat bazen, erraiten baitzuen

Eskerrak jauna, haren ganik eskuratu dugun saindutasun alxorrarentzat.

Altxor horren berri emaiten dauku Frantses aita sainduak bere azken predikuan saindutasunerat gomitatzen gaituelarik gure gaurko mundu huntan.

Erraiten dauku : Bizi gaiten bozkarioan eta alaitasunean.

Saindutasunaren bidean dabilana hiru gauzetarik ezagutzen dela erraiten dauku Frantses aita sainduak.

San Mixelen biziari so eginez hiru gauza hoieri so eginen dut :

iraupena, pazientzia eta eztitasuna

1 – Iraupena, jazarraldi eta oinaze guzieri ihardokitzeko moldea da.

Jainkoak emaiten daukun barne indar bat.

Jondoni Paulok erran zuen Erromatarreri Jainkoa gurekin baldin bada, nor izanen da gure kontra?

Ttipitik ikasi zuen Mixelek Jainkoaren ezartzen bere biziaren erdian Arño eta Graxiana bere aitamek bezala. Bere aitamek bazakiten zer zen Irautzako bortizkeria. Poliziak xekatu apezak, beren etxean gordetzeko kuraia ukan zuten.

Deusen beldurrik ez zuten Bazakiten Jainkoa alde zutela. Gainerat, ezin galduzko indarra emaiten zioten beren fedeak. Bere bizian, uste gabeko gertakarieri buru egin dakote, bere aitamen fedeari esker, kuraiaz betea zen fede ausartari esker.

Bere bizi guzia izanen da fedea. Deusek ez du dudan emanen fede hori. Erraiten zuen : Jainkoa dena da ; ni, deusik ez naiz. Jauna hemen naiz, berehala, osorik, aldeat, zure amodioz.

Gaur egun, munduan barna, pertsekuzioa jasaiten dute baztertuak diren giristino elkarte batzuk.

Jainkoa beren biziaren erdian eman duten giristinoek baizik, ez dezakete ihardoki sofrikarioari ;

haiek baizik ez dezakete erein fruitua emanen duen hazia. Guhaur bizi gira, giristinoentzat leku guti den gizarte batetan.

Jainkoaren hurbiltasunaren esperientzia egiten dugu gure fedearen alde borrokatu behar dugularik. Deusek ez gaitu fedearen ganik berexten ahal. Iraupena, saindutasunerako bide bat da.

2 – Beste bide bat, Pazientzia

Jainkoak pazientzia badu gurekin. Biziko bidean iblitzerat uzten gaitu libertate osoan.

Erortzen bagira, xutik emaiten gaitu. Ez du kuraia galtzen. Erortzen giren aldi guziez hor dago

berriz gure xutik ezartzeko. Ez da deskuraiatzen. Eta erraiten dauku. Nik arinduko zaituztet

Gure zama, Jainkoak berak hartzen du Jaikoaren pazientziaren berri jakin du Mixelek amak bere alderat zuen pazientzia ikusiz. Amaren pazientziari esker, Jainkoari buruz itzultzen ikasi du, Jesusi eta Elizari fidel egoiten.

Mixel ez zen saindua sortu zelarik. Egun batez erranen du : Ama gabe, gaixtagin bat izanen nintzen. Mixelek karatera gogorra zuen, bortitza zela diote, borrokaria. Amaren pazientziari esker pazientzia ikasiko du, besten alderat eta bere alderat. Pazientzia handia beharko du apezteko.

Traba ainitz izan du bidean. Eskolan segitzeko partez aitak, sehi igorri zuen diru poxi bat irabazteko. Ez da seminarioan sartu ahal izan, familia sobera pobrea zelakotz ikasketak pagatzeko. Donapaleuko erretorak lagundu zuen ikasketetan. Ordainez zama handiak emaiten zazkon bizkarrean.

Mixelek apezpikutegirat idatziko du. Frangotan jasan behar izan dut gelariaren omore txarra

Mixelek pazientzia ukan du, amak harekin izana zuen bezala. Hola du jakin zer den Jainkoak bere populuarentzat duen pazientzia. Pazientziak erakusten du besten zorionari buruz barnean dugun amodioa. Pazientziak egiazko zorionerat eremaiten gaitu. Afrikako erran zahar batek dio : Pazientziaren buruan, zerua da

3 – Saindutasunari buruz hirugarren bidea aita sainduaren arabera, eztitasuna.

Egungo ebanjelioak erran dauku : Har ene uztarria, izan ene dizipulu, zeren eta eztia bainaiz eta bihotz apala.`Bere uztarria hartzea eskatzen badaut Jesusek, ez da bizkarrean pizu bat gehiago emaiteko, ezin jasana, bainan azkarrago izateko. Ez da gehiaho behirik uztarrian ikusten lanean

Besta egunetan ikusten da hori lehengo denboretaz oroitzeko.

Binazka, behiek indar gehiago bazuten brabana edo orgak tiratzeko Mixelek biziki untsa konpremitu du Jesusen eztitasuna eta apaltasunarekin indar geiago izanen zuela Jainkoak nahi zuena egiteko.

Mixel sartu da Jesusen bihotzeko bidean eta horren gatik du Jesusen bihotz sakratuaren eskuetan eman bere apez eta fraileen familia. Jenden bihotzaren apaltasunak eta eztitasunari esker da

Jainkoa ezagutua eta maitatua. Agian, hemen zirezten guziak Jesusen bihotzari hurbil izanen zirezte San Mixel Garikoitz bezala.

SARTZEAN

Familian bilduak gira Jesusen inguruan Mixel Garikoitz sainduaz oroitzeko. Ibarreko herri huntan zuen ikasi zer den Jainkoaren amodioa beretzat eta mundu osoarentzat

Elizkizun honek eta elgarretaratze hunek berri dezatela gure baitan Jainkoaren ganako amodioa bai eta besten ganakoa, izan diten hurbilekoak ala urrunekoak.

Mixelek bezala ikas dezagun Jesus eztia dela eta bihotz apala.

Irratieri esker bat egiten dugu gure otoitzean sartuko diren guziekin bereziki etorri ahal izan ez diren eri eta xaharrekin.

Denak berri gaiten Mixelen saindutasunaren altxorrean.

 

Commentaires

Réagir

En poursuivant votre navigation sur ce site, vous acceptez l’utilisation de cookies pour vous proposer des contenus et services adaptés à vos centres d’intérêts.